2012/01/03


modakafetegian puntua egitea modan:

E. A.
2012/01/03
Bilbora ere iritsi da puntua egitearen moda; zaleak Internet bidez kontaktatu eta elkartu egiten dira.
  •  .
    .

En este articulo de arriba de las kedadas en el
 Coffe Break de bilbaoPuntua egitea modan jartzen joan da poliki-poliki eta munduko leku askotan joera benetan arrakastatsu bilakatu da. Ospetsuek ere, Cameron Diazek eta Hillary Swankek esaterako, denbora-pasa bezala erabiltzen dutela aitortu dute.
Euskal Herrian ere badaude knitting-aren jarraitzaileak. Sare sozialen eta blog-en bitartez beren lanen berri eman eta elkartu ere egiten dira, esaterako, Bilboko Coffe Break kafetegian. Egiten ari diren arropak erakutsi eta patroiak partekatzeaz gain, ondo pasatzen dute kafe bat hartu bitartean elkar ezagutuz.
Batzuek kitsch edo zaharrarenganako pasioa dela uste dute baina teknologia berriez baliatzen jakin dute. Azken urteetan moda honen jarraitzaileek Internet bidez ezagutu dute elkar eta blog espezializatuak, azalpen bideoak Youtuben, Sareko dendak... sortu dituzte. Guztia arropak norberaren eskuekin eta lanarekin ehuntzeko.
Joera berri horren arrakastaren gakoetako bat lagunartean ere egin daitekeela da. Lagun talde edo zale elkarteak sortu dira puntua egiteko elkartzeko; kafe edo garagardo batekin arropa epelak egin eta bakoitzaren trikimailuak partekatzen dituzte. Gehienak emakumeak diren arren, gizonak gero eta gehiago animatzen dira.
Askok moda iragankor bat besterik ez dela uste dute baina zaleek aurkakoa pentsatzen dute; izan ere, gure amonek ondo zekiten zertan ari ziren. Puntua egitea lasaigarria da eta gainera, norberak diseinu propioak sortzeak erakargarriago egiten du.
De moda las kedadas de la gente para hacer labores de lana:

Aunque haya grupos de gente que lleve años haciendo quedadas para realizar labores de lana,  esta de moda hablar ahora de ello!!!!

1 comentario:

  1. Todo vuelve así que estamos de moda, ahora es tendencia.Acuerdate que en Bilbao también tenemos las Tertulias de Ixa, los sábados en la calle Euskalduna en la cafetería La Machine.

    ResponderEliminar